Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Konstantino IIa Gaztea

(Lat. Flavius Claudius Constantinus). Erromako enperadorea 337-340 bitartean (Arles, 317 - Akilea, 340). Konstantino I.a Handiaren semea. Galia, Espainia eta Britainia Handiko enperadore izan zen bere aita hil zenean. Bere anaia Konstante Italiako enperadorearen aurkako gudu batean hil zen.