Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Contini, Gianfranco

Filologo eta literatura kritikari italiarra (Domodossola, 1912 - Novara, 1990). Filologian, aldaeren kritikaren sortzailea izan zen, eta Petrarca eta Leopardiren testuak jorratu zituen bereziki zeregin horretan. Aipatzekoak ditu obra hauek: Aldaerak eta bestelako hizkuntzalaritza (1970), Ekdotikako eskuliburua (1986).