Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Conscience, Hendrik

Flandesko eleberrigilea (Anberes, 1812 - Brusela, 1883). Bere eleberrietan, De Leeuw van Vlaanderen, Flandesko lehoia lanean adibidez (1838), flandestarrek XIV. mendean Frantziako osteen aurka eginiko borrokak goretsi zituen. Flandesko kulturaren eta hizkuntzaren aldeko ekimenak ere laudatu zituen: De Loteling (Zortzia, 1850) eta De arme Edelman (Jauntxo pobrea, 1851).