Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Connors, Jimmy

Estatubatuar tenislaria (New York, 1952). 1970 eta 1980ko hamarkadetako tenis jokalari handienetakoa izan zen. Grand Slameko zortzi banakako lehiaketa irabazi zituen: Australiako ireki bat (1974), Wimbledongo bi titulu (1974, 1982) eta Estatu Batuetako bost ireki (1974, 1976, 1978, 1982, 1983). Banakako 109 sari irabazi zituen, eta Davis Kopako Estatu Batuetako taldean aritu zen. Publizitatean eta telebistako esatari gisara ere lan egin izan du.