Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Constant, Benjamin

(Benjamin Constant de Rebecque, Benjamin Constant deitua) Frantses politikaria eta idazlea, jatorriz Suitzakoa (Lausana, 1767 - Paris, 1830). Alemanian eta Eskozian ikasi zuen. Legez kanpoko harremanak izan zituen Madame de Staël idazlearekin (1794-1808). Urte haietako gorabeherak adierazi zituen Cécile (1810) eta Adolphe liburuetan (1816). Hasieran Napoleonen aurka azaldu bazen ere, bere zerbitzuan jarri zen inperioko azken garaian (Ehun Egunak, 1815) eta Acte Additionnel izeneko konstituzioa idatzi zuen (Monarkia konstituzionala ezartzeko konstituzio berria). Monarkiaren garaian, Constant alderdi liberaleko buruzagia izan zen. 1824-1830 bitartean Erlijioaz, erlijoaren jatorriaz, formaz eta garapenaz izeneko saioa eman zuen argitara, guztiz bukatu ez bazuen ere. Alabaina, idatzitako eleberriek, gutunek, oroitzapenek (Barne egunkariak, 1895 argitara emanak) eta autobiografiak (Kuaderno gorria, 1907an argitara emana) ekarri zioten Constanti benetako ospea.  v  Benjamin Constant frantses literaturako maisutzat hartzen da gaur egun, eleberri psikologiko modernoaren aitzindaritzat.