Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Colina Acordarrementeria, Sustrai

Lapurtar bertsolaria (Miarritze, 1982). Zuzenbidean lizentziaduna. Hendaiako bertso eskolan hasi zen bertsotan eta bertan irakasle da egun. Nafarroako Txapelketan txapeldun orde izan da bi aldiz (2002 eta 2003), eta Txapelketa Nagusian finalista beste hainbatetan (2001 eta 2005). Amets Arzallusekin batera, Sustrai Colina da bertsolaritzak Iparraldean bizi duen susperraldiaren adibide eta eragile nagusia.