Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coleridge, Samuel Taylor

Ingeles kritikari, filosofo eta olerkaria (Ottery Saint Mary, Devonshire, 1772 - Londres, 1834). 1796. urtean argitara eman zuen poema bilduma (Poems on various subjects, Hainbat gaiei buruzko poemak) eta 1798an, William Wordsworthekin batera idatzi zituen Lyrical Ballads balada Ingalaterrako erromantizismoaren aitzindaritzat hartzen dira. Alemaniako erromantikoen ildo beretik abiaturik (Kant eta Schelling alemaniar idazleen lanak ezagutarazi zituen Ingalaterran), Plotinoren eta neoplatonikoen gaiak biltzen zituen filosofia mistiko batera lerratu zen (Aids to reflection, 1825, Gogoetarako lagungarriak). Honez gainera, ospe handia izan zuen literatura kritikari gisa eta berebiziko bultzada eman zion genero hari Shakespeareri buruzko hitzaldiak eta Biographia Litteraria (1817, erromantizismoaren oinarriak azaltzen dituen obra) lanen bitartez.