Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Coligny, Gaspard Châtillon de

Frantziako almirantea (Châtillon-sur-Loing, 1519 - Paris, 1572). Pikardiako gobernaria izan zen eta hainbat bidaldi egin zuen Brasila. Espainiarrek preso hartu zuten Saint-Quentinen (1557). Katolikoa zen jatorriz baina protestante bihurtu zen presondegian, bere anaiak bezala. Erreformaren aldeko kartsua zela, higanoten buruzagi izan zen, Condé-rekin batera. Guiena eta Languedoc menderatu ondoren, Saint-Germaingo bakea sinatu zuen 1570. urtean. Aurrerantzean, Karlos IX.a erregearekiko izan zuen eraginak katolikoak haserretu zituen eta atentatu bat jasan zuen. Ez zuten atentatuan hiltzea lortu, baina Henrike Nafarroako errege protestantea Karlos IX.aren arreba Margarita Valoiskoarekin ezkondu eta zortzi egunetara protestanteen aurka egin zen San Bartolome gaueko sarraskian hil zuten Coligny.