Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Colina, Javier

Nafar baxu-jotzailea (Iruñea, 1960). Madrilera joan zen eta bertan flamenko eta jazz musikari onenekin aritu da lanean. Hainbat bira eta kontzertu egin ditu mundu guztian zehar, Georges Cables, Hank Jones, John Hicks, Brad Meldhau, Gary Bartz, Ralph Moore, Frank Lacy eta abarrekin. Era berean, birak eta grabazioak ere egin ditu Enrique Morente, Carmen Linares, Tomatito, Ketama eta José Sotorekin. Joaquin Cortés flamenko dantzariarekin aritu da eta Chano Dominguezen jazz-taldeko kide da berau sortu zenetik.