Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Colá y Goiti, José

Arabar idazle eta arkeologoa (Gasteiz, 1841 - Gasteiz, 1924). Zuzenbide ikasketak egin zituen Madrilgo unibertsitatean. Azkeneko gerra karlistaren ondoren Ameriketara joan behar izan zuen. Handik itzulitakoan La emigración vasco-navarra liburua idatzi zuen (Gasteiz, 1882). Obra honen sei argitalpen egin ziren hiru urtean, eta euskarara (Euskal-naparren joaera edo emigrazioa, Marcelino Soroaren itzulpena, 1885) eta frantsesera itzuli zen. Gasteizi buruzko lan ugari idatzi zuen: La ciudad de Vitoria bajo los puntos de vista artístico, literario y mercantil, seguida del indicador del viajero (1883, hiru argitalpen), El futuro de Vitoria (1884), Guía de Vitoria (1901) eta La Virgen Blanca (1901).