Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cassou, Jean

Frantses idazlea, Euskal Herrian jaioa (Deustua, 1897 - Paris, 1986). Parisko Arte Modernoko nazio museoko zuzendari nagusia eta arte kritikaria izan zen. Liburu ugari idatzi zuen pinturaren, (Gromaire, 1925; Le Greco, 1931; Picasso et Matisse, 1939; Ingres,1947), historiaren (Philippe II, Filipe II.a, 1929; Quarante-huit, Berrogeita zortzi 1939) eta literaturaren (Panorama de la littérature espagnole, Literatura espainiarra, 1931; Cervantes, 1936; Trois Poètes, Rilke, Milosz, Machado; Hiru poeta, Rilke, Milosz, Machado) inguruan. Erresistentzian parte hartu zuen. Garai hartakoak dira La Mémoire courte (Oroimen laburra, 1944) idazkia eta 33 sonnets composés au secret (33 soneto isilpean onduak, 1945) poesia bilduma.