Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cassini, Gian Domenico

Italiar astronomoa (Perinaldo, 1625 - Paris, 1712). Kometen mugimendua eragiten duen legea aurkitu zuen 1652an. Martek, Artizarrak eta Jupiterrek errotazio mugimendua bazutela aurkitu zuen, eta planetek eguzkiaren jiran egiten duten translazio mugimendua ez dela biribila geometria metodoz frogatu zuen lehena bera izan zen. 1688an Effemeridi dei satelliti gioviali liburua argitaratu zuen, eta han eman zituen argibideetan oinarritu zen gero Ole Römer argiaren lastertasuna neurtzeko. Orobat, Saturnok lau satelite zituela aurkitu zuen, eta Lurraren eta Marteren arteko distantzia neurtu zuen. v Cassini-ren bereiz-gunea. Astr. Saturnoren bi eraztunen artean dagoen 4.000 kilometroko gune iluna.