Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cassavetes, John

Estatu Batuetako zinemagilea (New York, 1929 - Los Angeles, 1989). Telebistan eta zineman antzezle gisa ere egin du lana. Haren Shadows (Itzalak, 1960) filma Estatu Batuetako «zinema berri»ko aipagarrienetako bat da. Garrantzizkoa da halaber Gloria (1980).