Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castaing, Raimond

Fisikari frantsesa (Monako, 1921 - Paris, 1998). Paris-Sud (Orsay) Unibertsitatearen sortzaileetakoa izan zen. Bere ikerlan gehienak X izpien bitarteko espektro-analisiaren eta optika elektronikoaren alorretan egin zituen. 1977an Zientzien Akademiako kide hautatu zuten.