Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Castagno, Andrea del

Italiar margolaria (Corella, 1421 - Florentzia, 1457). Florentziara jo zuen, Venezian San Zakarias elizako San Tarasioren kapera dekoratu ondoren (1442). Bertan, Santa Apolonia komentuko freskoak pintatu zituen (Gurutzebidea, Afari santua, 1445-1450). Berak egin zuen, halaber, Niccolo da Tolentino condottieroaren zaldizko irudia (Florentziako katedrala).