Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cano, Alonso

Espainiar eskultura egilea, pintorea eta arkitektoa (Granada, 1601 - Granada, 1667). Sevillan Pachecoren ikasle izan ondoren, Madrila joan eta Olivares konde-dukearen etxeko pintorea izan zen. Bere emaztea hiltzea leporatu zioten eta Andaluziara jo behar izan zuen. Egin zituen eskultura lanen artean aipagarriak dira Lebrijako Santa Mariaren erretaula eta Granadako katedraleko Ama Sortzez Garbiaren erretaula, Espainiako barrokoko lan bikaina. Haren oihalen artean nabarmentzekoak dira Borjako San Frantzisko, Noli me tangere, Putzuko miraria eta Errosarioko Ama Birjina. v Alonso Canok tenebrismoko kolore ilunetik aldenduz Murillo-ren artearen ezaugarri izan zen moldea bideratu zuen.