Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canova, Antonio

Italiar eskultorea (Venezia, 1757 - Venezia, 1822). Eskultura neoklasikoko artista bikaina izan zen. Klemente XIV.aren eta Klemente XII.aren hilobiak egin zituen. 1802. urtean Parisa jo zuen, Napoleonek deituta, eta Bonaparte familiako zenbait kideren buruak eta eskulturak egin zituen. Canovak eskultura klasikoa imitatu zuen, grazia eta sentsualitate berezi batez hornitzen zuela aldi berean. Marmol leuna landu zuen bereziki.