Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cannizzaro, Stanislao

Italiar kimikaria (Palermo, 1826 - Erroma, 1910). Senataria eta Genoako eta Palermoko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Avogadroren legea zehaztu zuen. Alkohol aromatikoak aurkitu zituen. v Cannizzaroren erreakzioa. Kim. Zenbait aldehidotan gertatzen den erreakzioa. Aldehido jakin batzuen bi molekula, disoluzioan dauden alkalien eraginez elkarren artean erreakzionatzen dutenean, bietako bat alkohol bilakatzen da eta bestea oxidatu egiten da, azidoari dagokion gatza sortzeko. Horrela, aldehido bentzonikoak alkohol bentzilikoa eta bentzoato gatza sortzen ditu.