Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Canogar, Rafael

Pintore eta eskultore espainiarra (Toledo, 1935). El Paso izeneko taldea sortu zuen, beste zenbait artistarekin batera, 1957an, eta hainbat erakusketa egin zituen. 1964an informalismotik aldendu zen eta Estatu Batuetara alde egin zuen. 1976an abstrakziora itzuli zen berriro. Erakusketa ugari egin izan ditu mundu osoan, baita sari asko jaso ere (Frantziako Arte eta Letren Zalduna da, eta Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso du, besteak beste).