Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Callaghan, Morley

Kanadar idazlea, ingelesez idazten zuena (Toronto, 1903 - Toronto, 1990). Lehenengo ipuinak aldizkari txikietan argitaratu zituen, eta Ernest Hemingway, Gertrude Stein eta James Joyceren arreta erakarri zuten. Kontakizun horiek lau liburutan bildu zituen (1929-1959), eta soiltasun eta zehaztasunaren eredutzat hartuak dira. Callaghanen eleberriak, bestalde, estilo apaindurarik gabeak eta fintasun handikoak dira: Lurra hartuko dute oinordetzan (1934), Zorion gehiago zeruan (1937), Uda honetan Parisen (1963). Idazle kristaua zen; krisian den munduko pertsonaia baztertuak erakusten ditu bere lanetan eta bizitza espiritual benetakoaren bilaketa egiten du.