Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calmette, Albert

Frantses sendagile eta bakteriologoa (Niza, 1863 - Paris, 1933). 1891. urtean Saigongo Bakteriologia Institutua sortu zuen eta Pasteur Institutua Lillen (bertako zuzendaria izan zen 1896-1919 urteetan). Guerin biologoarekin batera, tuberkulosiaren txertoa prestatu zuen. Bakteriologia, kimika fisiologikoa eta higieneari buruzko artikulu ugari idatzi zuen.