Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cali

Kolonbia hego-mendebaleko hiria, Valle del Cauca departamentuko hiriburua, Cauca ibaiaren ertzean dagoena. 1.398.276 biztanle (1985). Kolonbiako hirugarren hiria da, Bogota eta Medellin-en atzetik. Nekazaritza (azukre kanabera), merkataritzagune eta industriagune garrantzitsua da (ehun langintza, janari industria, metalgintza). Apezpikutegia. Bi unibertsitate. Aireportua. v Historia. Sebastián de Belalcázar espainiar konkistatzaileak sortu zuen 1536an eta Ampudia izena eman zion. Geroago Santiago de Cali izena izan zuen.