Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calparsoro, Daniel

Gipuzkoar zinemagilea (Donostia, 1968). New Yorkeko Unibertsitatean egin zituen zinema ikasketak. 1995. urtean bere lehen film luzea, Salto al vacío izenekoa, idatzi, ekoiztu eta zuzendu zuen, gizartean dagoen bortizkeria, bazterketa eta pobrezia islatuz. Gai eta arazo berdinak jorratuz, Pasajes filmatu zuen (1996). A ciegas (1997), berriz, euskal gatazka politikoan oinarritzen den filma izan zen. Asfalto (1999) lanean umorea eta zinema beltza uztartu zituen, hiru lagunen arteko amodio historia kontatuz. Film guztien protagonista rolean bere musa eta emaztea den Nawja Nimri aritu da.