Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calgary

Kanada hego-mendebaleko hiria (Alberta herrialdea), Rocky Mountains-en ondoan eta Bow River ibaiaren ertzean (Alberta probintzia) dagoena. 636.104 biztanle. Nekazari lurralde oparo baten erdian dago (garia eta beste). Industria hiri garrantzitsua da: petrolio findegiak, metalurgia, eraikuntza eta burdinbide ekaiak eta janari industria. Unibertsitatea. Bertan egin ziren 1988ko neguko Olinpiar Jokoak.