Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calmat, Alain

Frantses patinatzaile artistikoa eta politikaria (Paris, 1940). Patinaje artistikoko txapeldun izan zen Frantzian 1958, 1962, 1963, 1964 eta 1965ean, eta Europako txapelduna 1962, 1963 eta 1964an. 1964ko Innsbruckeko Olinpiar Jokoetan txapeldunorde izan zen eta munduko txapeldun 1965ean, 1964an bigarren, eta 1960 eta 1962an hirugarren izan ondoren. Kirurgialaria da lanbidez, eta Frantziako kirolari taldearen sendagile ofiziala izan zen Grenobleko Olinpiar Jokoetan, 1968an. Gazteria eta Kirolak saileko ministro izan zen 1984-1986 urteen bitartean Laurent Fabiusen gobernuan.