Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calais

Frantzia iparraldeko suprefetura hiria eta portua (Pas-de-Calais), Frantzia eta Ingalaterra bereizten dituen Mantxako itsasartearen ertzean (Pas de Calais). 79.369 biztanle. Bigarren Mundu Gerran ia osorik suntsitu zuten Calais zaharra (Calais Nord), eta gero Flandesko estiloan eta estilo modernoan berritu zuten. Hegoaldeko hirialdeak (Calais Sud) ez zuen halako hondamenik jasan. Calais da Frantziako lehen bidaiari portua (Frantziaren eta Ingalaterraren arteko igarobidea: 7.755.510 bidaiari 1984an). Ehungintza, ontziolak. Hondartzak eta turismoa.