Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cábanas Erausquin, Juan

Euskal pintorea (Donostia, 1907 - 1979). Angel Cábanas pintorearen semea. Madrilen, Parisen eta Erroman egin zituen pintura ikasketak. Gerra Zibila amaitu eta gero, frankismoaren pintore ofizial bihurtu zen: falangisten uztarria eta geziak ikur ofiziala eta Espainiako armarria taxutu zituen. Departamento Nacional de Plástica, Jefatura del Ceremonial eta, beste musikagile eta dekoratzaile batzuekin, Compañía Nacional de Bailes direlakoak sortu zituen.