Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Caballé, Montserrat

Katalan opera kantaria (Bartzelona, 1933). Sopranoa da. Nazioarteko bere lehen kontzertu nagusia New Yorken eman zuen, Donizettiren Lucrecia Borgia obrarekin (1965). Harrezkero lan liriko ugari kantatu ditu mundu guztiko antzoki ospetsuenetan (La Traviata, Salome, Norma, etab.). Bere ospeak gora egin du azken urteotan, baita operaren eremutik kanpora ere, musika arina abesten hasi baita. Hala, Queen taldeko bakarlari Freddie Mercuryrekin batera abestu zuen, eta disko bat grabatu, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan 1992. urtean. 1991. urtean Arteetako Asturiasko Printzea saria eman zioten, eta beste zenbait sariren artean aipagarria du Orden de Doña Isabel la Católica delakoa ere.