Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Çabalette, Peio

Nafar musikagilea (Iholdi, 1961). 1979an hasi zituen musika ikasketak, Baionako Kontserbatorioan. Pariseko Musika Kontserbatorio Nazionalean harmonia, kontrapuntu, fuga, instrumentazio eta orkestrazio ikasketak egin zituen. Ilargi xendera opera lana aurkeztu zuen 1996an, eta Bidaia koru orkestrarako musika 1993an.