Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boyle, Willard

Kanadar fisikaria (Eskozia Berria, 1924). McGill Unibertsitatean fisikako doktoregoa lortu ondoren, Bell Laborategietan hasi zen lanean. 1962an, etenik gabe dabilen lehen errubi laserra asmatu zuen. 1969an CCD gailua (karga akoplamendurako gailua) sortu zuen George Smithekin batera. CCD gailuek goitik behera aldatu zuten astronomia, eta industria berriak sortu zituzten (filmik gabeko bideo kamerak, adibidez).