Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boyle, Robert

Irlandar fisikari eta kimikaria (Lismore Castle, 1627 - Londres, 1691). Galileoren termometroa eta Otto von Guerickeren bonba pneumatikoa hobetu zituen. Azken horri esker, arnasa eta errekuntzarako airea beharrezkoa dela frogatu ahal izan zuen. 1661. urtean hainbat saio kuantitatibo egin zituen, eta horiei hurrengo urtean Towneley fisikariak Boyle-Mariotte izenaz ezagutzen den legea (tenperatura berean, gas ideal baten bolumenaren eta presioaren arteko biderkadura bera da beti) ezagutzera eman zuen. Bere lan nagusian, The Sceptical Chymist (Kimikari eszeptikoa (1661), baztertu egin zuen Aristotelesen elementuen teoria.