Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bozas Urrutia, Evaristo

Gaztelaniaz idatzi zuen kazetari eta idazle euskalduna (Errenteria, 1886 - Tres Arroyos, Argentina, 1929). 1903an Argentinara joan zen, eta kazetari lanetan aritu zen, alderdi erradikalaren inguruko egunkarietan. 1921ean Euskal Herrira itzuli eta Errenteriari buruzko artikuluak bildu zituen Andanzas y mudanzas de mi pueblo liburuan. 1923an sortu eta zuzendu zuen El País Vasco egunkaria eta 1928an berriz ere Argentinara jo zuen; han Tres Arroyos hiriko La Región egunkariaren zuzendari izendatu zuten. Administrazioaren azpijiokoen salatzailea zela eta, 1929. urtean tiroz hil zuten atentatu batean.