Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boyd, William

Eskoziar eleberri eta gidoigilea (Accra, Ghana, 1952). Unibertsitateko irakasle eta telebista kritikari izana. Gizon on bat Afrikan (1981) eleberriak eman zio ospea, eta hainbat sari ere ekarri zizkion (Withbreadekoa 1981ean, Somerset Maugham saria 1982an). Barrak eta izarrak (1984) zinemara eraman zuten 1987an, eta urte berean argitaratu zuen Aitormen berriak, bere obrarik garrantzitsuena. Brazzaville hondartza (1990) eta Arratsalde urdina (1993) plazaratu zituen ostera. Bere liburuen zinemarako egokitzapenak egin izan ditu, baita beste idazle batzuenak ere, Mario Vargas Llosarenak adibidez.