Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boxers

(I-ho T’uan Txinako sektaren ingelesezko izena) XX. mendearen hasieran Txinan sortu zen sekta edo elkarte ezkutukoa. Talde honetako kideek mendebalaren aurkako higikundea sortu zuten 1900ean, Europan «Boxerren Matxinada» izenez ezagutu zena. v Boxerren Matxinada. 1900. urtean Txinan matxinatu zen Bai-lien (Justiziaren ukabilak) sektako adarra. Bai-lien 1770. urtean sortu zen, mendebaleko kolonizatzaileen eragin gero eta handiagoa oztopatzearren. 1900eko matxinadan, boxerrek Pekingo misio atzerritar guztiak suntsitu eta enbaxadak setiatu zituzten. Nazioarteko oste batek, Waldersee Alemaniako jenerala buru zela, Tien-Tsin hartu eta, ondoren, Pekinen sartu zen. Txinako gobernuak ordain sari handia ordaindu behar izan zien mendebaleko kolonizatzaileei.