Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bouvier, Nicolas

Frantsesez idazten duen idazle suitzarra (Geneva, 1929). Argazkilari eta bidaiaria da, eta bere joan-etorrien ingurukoak ditu idazlan gehienak: L’usage du monde (1963, Eskarmentua), Le Japon (1967, Japonia) eta Ceylan (1981, Zeilan). Irlandan, Estatu Batuetan, Txinan eta Korean ere ibili zen –Journal d’Aran et d’autres lieux (1990, Aran eta beste zenbait lekutako egunkaria). Le dehors et le dedans (1982, Kanpoko eta barruko aldea) liburuan bildu zituen bere poemak. Ramuz saria eman zioten 1995ean bere idatzizko obragatik.