Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bowie, David

(Jaiotza izena, David Robert Jones Bowie). Britainiar antzezlea, musikagilea eta abeslaria (Brixton, 1947). Ospe handia izan zuen bere lehenengo taldearekin, David Jones and The Lower Third. Hala ere, rock-aren munduan izugarrizko aldaketak eragin zituen David Bowie ezizenarekin Space Oddity, The Man Who Sold the World, Hunky Dory eta Ziggy Stardust diskoak kaleratu zituenean. Abeslari dekadentearen pertsonaia gisa agertu zen, eta disko bakoitzean rol berri eta anbiguo bat asmatzen zuen. The Transformer lanaren bidez (1972) Lou Reeden karrerari indar eman zion berriz ere, eta 1977an gauza bera egin zuen Iggy Popekin. Urte horretan bertan Brian Enorekin batera lan egin zuen trilogia sofistikatu bat sortzeko, Low, Heroes, Lodger. Hala ere, abesti konbentzioanal batekin lortu zuen arrakasta handiena, 1983an: Let's Dance. David Bowiek etengabe aldatzen du estiloz. 1989an hard-rock talde bat sortu zuen, Tin Machine, arrakastarik ia batere izan ez zuena eta 1995ean desegin zuena. Antzezle lanari dagokionez, antzerkiko antzezle gisa lan egin badu ere gehienbat (Bertolt Brecht eta Elephant Manen lanetan, batez ere), hainbat lan egin ditu zineman, adibidez Furyo, Absolute Beginners eta Les Prédateurs (Catherine Deneuvekin batera).