Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bouvet de Lozier

Frantses itsasgizona (Saint-Malo, 1705 - Saint-Malo, 1786). Indiako Konpainiaren kapitaina izan zen eta 1738an India aztertzera bidali zuten Aigle itsasontzian. Hego Atlantikoan bere izena eman zion uharte bati, eta ikerketa eta behaketa ugari egin zituen uharte horretan.