Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bovet, Daniele

Suitzako botikaria (Nêuchatel, 1907). Alergiak sortzen dituen arazoak neutralizatzen dituzten hainbat osagai aurkitu zituen 1937an. Arazo horiek histamina deituriko gai batek sortzen dituela frogatu zuen, eta antihistaminikoa asmatu zuen. Bestalde, curare-a kirurgian nola erabili asmatu zuen. Curare-ak giharrak geldiarazten ditu, baina dosi egokian erabiliz gero giharrak lasaitu egiten ditu. Antihistaminikoen eta curare-aren inguruan egindako ikerketengatik medikuntzako eta fisiologiako Nobel saria jaso zuen 1957an.