Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bourseiller, Antoine

Frantses aktorea eta antzerki zuzendaria (1930). Ospetsu egin da XVII. mendeko lan ahaztuen bidez, besteak beste, Tristan l´Hermite-n Marianne eta Cyrano de Bergeracen La Mort d´Agrippina (Agripinaren heriotza). 1960an antzerki konpainia gazteen lehiaketa irabazi zuen. Studio des Champs-Élysées-eko zuzendari izan zen. Talde horretan egile berriak bilatu zituen, eta obra eklektikoagoak antzerkiratzen saiatu zen. 1965ean Poche-Montparnasseko zuzendari izan zen. 1966-1975 urteen bitartean Sud-Est-eko kultura ekintzetako zuzendari izan zen. Zuzendu dituen lanen artean aipagarriak dira: Victimes du devoir (1965, Ionesco, Betebeharren biktimak), Va donc chez Thorpe (1967, François Billetdoux, Zoaz bada Thorperen etxera), Dans la jungle des villes (1967, Bertolt Brecht, Hirietako basoan), Le Métro fantôme (Leroi Jones, Metro fantasma), À Memphis il y a un homme d’une force prodigieuse (1966, Jean Audureau, Menfisen bada indar miragarrizko gizon bat ), Don Juan (1967, Molière), Wozzeck (1981, Alban Berg), La Cantate d’octobre (1985, Prokofiev, Urriko kantata).