Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bosé, Lucía

Italiar zinema antzezlea (Milan, 1931). Miss Italia hautatu zuten 1947an, eta horren ostean hainbat filmetan lan egin izan du: De Santisen Odolezko Pazkoak (1950), Antonioniren Maitasun baten kronika (1950), Bardemen Ziklista baten heriotza (1955), Buñuelen Egunsentia du honek izena (1956), Schmiden Violanta (1977) eta Rosiren Heriotza iragarritako baten kronika (1987).