Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bosch, Juan

Politikari dominikarra (La Vega, 1909). Leónidas Trujilloren diktaduraren aurka jardun zuen, eta 1939an Dominikar Alderdi Iraultzailea sortu zuen. Erbestean bizi izan zen 1942tik 1961 arte. Trujillo hil zutenean (1961) sorterrira itzuli eta hurrengo urtean presidente hautatu zuten. Handik zazpi hilabetera guradosteak kendu zuen kargutik, komunistei lagundu izanaren akusaziopean, eta berriro erbestera alde egin zuen. 1965ean berriro ahalegindu zen lehendakaritza bereganatzen, baina Estatu Batuen esku-hartze militarrak zapuztu zuen ahalegina. 1966an galdu egin zituen hauteskundeak Joaquín Balaguerren aurka, eta 1973an Dominikar Askapenerako Alderdia sortu zuen. 1978tik 1990era bitartean lau bider aurkeztu zen hauteskundeetara, beste horrenbeste aldiz galduz. Ipuin eta kontakizun asko idatzi du, baita saikera libururik ere: Crisis de la democracia de América en la República Dominicana (1964, Amerikako demokraziaren krisia Dominikar Errepublikan).