Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bosforo, Krimeakoa

Kertx itsasartearen antzinako izena.  v  Historia. Greziarrek K.a. VII. eta VI. mendeetan sortu zuten kolonia bat, egungo Krimea hartzen zuena. K.a. 480an sortu zen Bosforoko erresuma (hiriburua: Pantikapea, egun Kertx) Mitridate VI.a Pontoko erregearen eskuetara igaro zen K.a. 107an. Aldi batean erromatarren aldeko izanik, Pharnakes II.a, Mitridateren semea, haien aurka altxatu zen, baina Zesarrek garaituta K.a. 47an, Krimeako Bosforo probintzia erromatarra bihurtu zen K.o. IV. mendera arte.