Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bose, Subash Xandra

Indiako bengalar politikaria (Cutak, 1897 - Taiwan, 1945). Gandhiren kidea, kartzelan egon zen abertzale izateagatik. 1942. urtean, ingelesei zien gorrotoak japoniarrekin bat egitera eraman zuen eta «India askeko» gobernua osatu zuen Singapurren 1943an. Gerraondoan Taiwanen atzerriratua zegoela hil zen hegazkin istripu batean.