Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bilbao Iturburu, José Ignacio

Bizkaitar musikagilea. Juan Esteve eta Juan Cordero irakasleekin konposizioa ikasi ondoren, Gotzon Aulestia, Roman Alís edota Jose Luis Campana maisuekin zabaldu zituen ikasketak. Elektroakustikako ikastaro osagarriak egin zituen, baita gregoriano, musikologia eta zuzendaritza arloetakoak ere. Arriaga Kontzertuen Elkarteko Zuzendaritzako kide da, eta hartan hainbat emanaldi eta kultura ekitaldi antzolatzen ditu, eta Bilboko Goi Musika Kontserbatorioko irakasle da orobat.