Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bilbao Beraza, Miguel

Gipuzkoar margolaria (Zumarraga, 1961). 1990an Serigrafia ikastaroa egin zuen Manuel Belloren eskutik, Donostiako Artelekun, eta pintura ikastaroak ere egin zituen bertan. 1990an White Spirit taldeko erakusketan hartu zuen parte Donostiako San Telmo Museoan. 1994tik aurrera bakarkako erakusketa ugari egin du, bere jaioterrian eta inguruko herrietan zein Donostian, gehienbat. 1999an egin zuen Guraizekin margotzen erakusketan bildu zituen bere azkeneko lanak.