Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bilbao Barandika, Izaskun

Bizkaitar politikaria (Bermeo, 1961). Euzko Alderdi Jeltzalekoa. Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Besteak beste, zinegotzia izan da Bermeoko udalean, Herrizaingo saileko zerbitzu zuzendaria (1996-1998), eta Kultura saileko zerbitzu zuzendaria (1989-1994). Eusko legebiltzarkidea da 1998az geroztik eta Eusko Legebiltzarreko lehendakaria 2005az geroztik.