Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berkman, Alexandre

(Satxa deitua) Anarkista judu-errusiarra (1870-1936). Estatu Batuetara etorkin iritsi zen (1886), eta Pittsburgh hiriko siderurgia alorreko langileen grebetan hartu zuen parte. Espetxean luzaro egon ondoren (1893-1907), Errusia sobietarrean egotera behartu zuten 1919an. Kronstadteko 1921eko altxamenduaren ondoren, Alemaniara joan zen eta handik Nizara. Nizan bere buruaz beste egin zuen. Zenbait lan: Mémoires de prison d’un anarchiste, 1912; Le Mythe bolchevique, 1922.