Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beristain, Felix

Bizkaitar pintorea (Ondarroa, 1937). Pintura ikasketak San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen. Erakusketa askotan eman ditu ezagutzera bere lanak (Bilbo, Paue, Donostia, Gasteiz, Tarbe, Bordele, Tolosa, Eibar, Madril). Haren lanak mundu guztian zehar barreiaturik daude. Harena da, halaber Ondarroako Itsasgizonen Kofradian dagoen Marinel andreari omenaldia murala.