Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berastegi

Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea). Mugak: iparraldean Elduain, mendebalean Gaztelu eta Orexa, ekialdean Leitza eta Goizueta (Nafarroa), eta hegoaldean Areso, Lizartza eta Gaztelu. Altuera 389 m. 26,28 km2. 1997ko datuen arabera, 964 biztanle (berastegiarrak). Bertatik igarotzen dira Leitzaran ibaia eta Berastegi edo Zelai erreka. Euskara, gipuzkera; hizkuntza banaketa 1996an: 878 euskaldun, 21 ia euskaldun eta 11 erdaldun. Langile gehienak Tolosako industrietara joan ohi dira. Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Aipagarriak dira XVI. mendeko San Martin eliza gotikoa eta San Sebastian ermita.  v  Historia. Herri honen jatorria oso zaharra da. 1027. urteko dokumentu batean agertzen da lehen aldiz (Berastegi ibarra). Beotibarko guduaren bezperan (1321-IX-19) oñaztarrek Berastegi suntsitu zuten. Aspaldi batean Berastegik Elduain herriarekin banatzen zituen lurraldeak eta horrek bi herriak administrazio beraren pean bizi zirela pentsarazten du. 1374. urtean Berastegik Tolosarekin egin zuen bat, azken herri honen inguruko beste 25 herrigunek bezala. Berastegik erabateko askatasuna 1570. urtean aldarrikatu bazuen ere ez zuen horrelakorik 1615 arte lortu. Berastegi eta Elduain 1848. urtean banatu ziren.