Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beraskoain

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). Belascoáin du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Bidaurreta eta Zabaltza, ekialdean Zabaltza, mendebalean Girgillano, eta hegoaldean Gares. Altuera 429 m. 6,4 km2. 1998ko datuen arabera, 102 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (belaskoaindarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVIII. mendean galdu zen. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Arga ibaiaren eskuinaldean dago. Langile gehienek mahastietan eta hauen inguruan sorturiko industrietan egiten dute lana.